XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtatskari bala ttipi baten muntatzekore etzizte herrian!.

Hantxe haat ba danzing-a zokotaat tarrantan juaiteko neska arrotz putsutsa batzuin ondotik.

- Bana Begoña, zion Goñik, guk nahi gindixin, entseatu gitxu, bestek zixien ez nahi....

- Etziztea elgarren aditzekore hun mutikoak?.

- Nok in behar du zeait herrian ziek ez itekotz?.

- Tirrit salda uxu zilo huntan, urtats xarmantak dabiametzexuu seur! norat juanak dira mutiko kuia hek?.

- Batzu Uharterat, bestiak Iholdirat....

- Ba, ba, gaizo abilak.

- Gio ariko zizte hau eta hua, gure herri ttipietan nexkatuak eztiela laketzen, eskapatu nahiak giela hirirat eta nik dakita zer?.

- Zihauk zokoz-zoko gu utziik iilkita!.

Goñi hats-bahiturik gelditu zen.

Horiek oro bazazkien: mutikoak zoroak ziren, ez-ikasiak ziren.

Etziren herriko nexkatxak gutietsiz johaiten, bainan nexken berri ere fitsik etzakiten, nexka arrotzendako etziren herrikoendako bezain ahalge... nola esplika?!.

Bizkitartean hori ere Begoñak eta haren lagunek aditzen zutela iduritzen zitzakon Goñi-ri eta koropiloa idekitzeko nekeago baizik etzen.

1966 - URTARRILAREN 4 - Asteartea: Urtats-feira zen.

Arratsaldeko hiruak-irian milaka mutil-nexka gaztez beteak ziren karrikak.

Hiriko plaza bizkarrean, ostatu batean, Enbatako gazte eskolatu bat mintzaldi baten egiten ari zen.

Bai, arras behera johanak gira!.

Lantegirik ez dugu hemengo Eskual-Herrian eta urte oroz bi mila eskualdun gazte badohatzi debruetan barna, ahal duten tokietarat bizipideketa!.

Urte guziz Donibane ta Uharten den beno geihago jende badoha.

Ta nola higatzerat ainitzak gaixoak?.

Zenbat donado Ameriketan? Zenbat nexka zeikaturik bazterretan?.

Trixteena, ezpeigira argituak ez eskolatuak, eta ez elgarrekin lanean biziaren egiteko lankiarik izanki gure hiri ttipietan!.

Mutikoak badohatzi Ameriketarat, Nexkatoak Pariserat geihago: Hots Eskual-familien gaiak bi aldetarat, erran dezagun gordin-gordina: arrak alde baterat, urrixak besterat!.